Xanistebanetako Pilota Txapelketan izena emateko epea luzatu dute
Xanistebanetako Pilota Txapelketan izena emateko epea atebete luzatu dute. Hala, aste honetan eta hurrengoan ere izango da izena emateko aukera, nahiz eta berez etzi bukatzen zen apuntatzeko epea.
Haur Mailatik hasi, eta Senior Mailara arte dago parte hartzeko aukera. Interesa dutenek, Oiarpera deitu behar dute (665 71 37 68) edo elkartetik pasatu.