Udalekuetarako badira lekuak oraindik
Errenteriako Gazteria Sailak jakinarazi duenez, oraindik badira lekuak Udako Oporretarako. Hain zuzen, bigarren txandan geratzen dira plazak, uztailaren 15etik 30era. Horiek 2001 eta 2009 urte artean jaiotako haurrei zuzenduta daude, eta izena eman ahal izango dute Errenteria-Oreretan erroldatuta ez dauden haurrek ere.
Horretarako, nahikoa da Merkatuzarren dagoen Gazte Informazio Bulegotik pasatzea, hilaren 8tik 12ra. Goizez, 11:00etatik 14:00etara dago zabalik, eta arratsaldez, berriz, 17:00etatik 19:00etara. Ostiral arratsaldetan itxita dago.