
Oarsoaldeko enpresak turismoaren ziurtagiria jasotzen.
Turismoarekin harremana duten Oarsoaldeko 19 enpresa eta eragileri kalitate turistikoaren ziurtagiria eman zieten martxoaren 18an Bilbao Exhibition Centre-n egin zuten ekitaldi batean. Horiek guztiek SICTED Helmugan Kalitate Turistikoaren Osoko Sistemaren barruko egitasmoan parte hartu zuten, eta horregatik eman diete ziurtagiria, diploma moduan. Egitasmoaren barruan, lan prozesu eta garapen osoan zehar doako laguntza jaso dute enpresa horiek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren teknikari baten laguntza pertsonalizatuarekin.
Oarsoaldeko erakundearen presidente Aiora Perez de San Romanen arabera, Oarsoaldea “kalitatezko eskualde turistiko bezala sendotzeko” pauso bat gehiago eman da ziurtagiri horiek lortzearekin, “sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetuz”.
Ondo zerrendan daudenek lehen aldiz jaso dute diploma hori. Talur Servis garraio enpresak, eta Errenteria-Oreretako, Oiartzungo eta Pasaiako turismo bulegoei berritu egin diete konpromiso hori.
- Larre Aundi nekazalturismoa (Errenteria-Orereta).
- Peluaga nekazalturismoa (Oiartzun).
- Arritxulo mendi aterpea (Oiartzun).
- Amazkar pentsioa (Oiartzun).
- Errekalde hotela (Lezo).
- Ondartxoko museoa (San Pedro).
- Mater ontzi museoa (San Pedro).
- Soinuenearen museoa (Oiartzun).
- Jaizkibel turismo aktiboko enpresa (Donibane).
- Txulotxo jatetxea (Donibane).
- Ziaboga jatetxea (Donibane).
- Casa Camara jatetxea (Donibane).
- Nicolasa jatetxea (Donibane).
- Irrintzi taberna (Errenteria-Orereta).
- Casa Aramendia kafetegia (Errenteria-Orereta).