Estreinatu berri duen
Komunikazioa-Inkomunikazioa lanaren entsegu publikoa egingo du Kukai dantza konpainiak datorren asteartean, hilak 9, Errenteria Hiria Kulturguneko Dantza Gela Nagusian (3. solairua), 19:30ean. Sarrera mugatua da, eta gonbidapenak beharko dira;
dantza[a bildua]kukai.info-ra idatzita lor daitezke.
Azken lanean, “hitz bihurtzerik ez dagoena hitzetara eraman, sentitu ezin daitekeena sentitu edo imajinatu ezin daitekeena imajinatu” nahi izan du Kukaik Tanttaka Teatrorekin batera. Hala, agertokia “pertsona ezberdinek elkarrekin topo egiteko eta bat ez etortzeko leku” bihurtuko dela aurreratu dute.