Donostiako paisaia bat, Garayk egindakoa
Damarri kaleko 2. zenbakian dagoen Otzaski galeriak (Zumardia parean), Juan Jose Garay artista donostiarraren azken margolanak erakutsiko ditu hilaren 8tik 21era. Lientzo gaineko olioak dira, paisaiak eta hiri paisaiak irudikatzen dituztenak, gehienbat. Otzaskik egunero irekitzen du, lanegunetan 16:00etatik 20:00etara eta jaiegunetan goiz eta arratsaldez, 11:00etatk 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.