Giriziak irteera antolatu du hilaren 21erako (igandea). Urigoititik Sarriara (Bizkaia) izango da ibilbidea, eta parte hartu nahi dutenek, bi aukera izango dituzte: oinez egitea, edo bizikletaz.
Egun horretan, 07:00etan aterako dira izena ematen duten kirolariak Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik. Oiartzundik Urigoitiko aparkalekura autobusez joango dira. Oinez ibili nahi dutenek, Urigoiti-Itxina (Atxulaurko begitik)-Arrabako zelaiak-Sarria ibilbidea egingo dute. Zazpi ordu edo zazpi ordu eta erdi ingurukoa izango da, atsedenak barne.
Ibilaldia bizikletaz egitea aukeratzen dutenek, bide ezberdina egingo dute: Urigoiti-Pagomakurre-Gorbea gailurra eta Sarria (21 kilometro, guztira).
Apuntatu nahi dutenek, hiru aukera dituzte: Amazkar tabernara joatea, Garmendi txokolategira hurbiltzea, edo
sarean izena ematea. Irteerak 20 euro balio du, eta izena ematerakoan beharrezkoa da 10 euro aurreratzea.