Gernikan memoria historikoaren alde lan egiten duen
Lobak gazte taldeak jakinarazi du Gernika-Lumoko (Bizkaia) hilerrian 1936ko gerran parte hartu zuten gudarien hezurrak daudela, horien artean Pasaiako eta Errenteria-Oreretako gudarienak. Hala, bertan, hezurrak norenak diren badakite, eta zerrenda batean jarri dituzte.
Lobak-en arabera, “zerrenda hartan agertzen diren hildakoen senide gehienek ez dakite hezurrak Gernika-Lumoko hilerrian egon direla, eta oraindik bertan egon daitezkeela haietako batzuk”. Hortaz, zerrendaren berri emateko eskatu dute. Honakoak dira Errenteria-Oreretako eta Pasaiako gudari horien izenak:
PASAIAKOAK
- J. Alzua.
- L. Basurto.
- J. Elberdin.
- J. Oiarbide.
- F. Prieto.
- P. Segurola.
ERRENTERIA-ORERETAKOA