
Euskadiko Maratoi Txapelketa irabazi zuen taldea
Irungo Santiagotarrak Kirol Elkarteak piraguismoko Euskadiko Maratoi Txapelketa irabazi zuen igandean Orion, bigarren postuan geratu zen Donostia-Kayak taldeari alde nabarmena ateraz. Taldetik adierazi dutenez, “kirolari guztien lanaren ondorioa izan da taldekako garaipena”.
Banakako jardunari dagokionez, irundarren urrezko bost domina lortu zituzten: Pedro Martinez eta Ramon Gorrotxategi beteranoen K2an, Jorge van Horenbeke beteranoen K1ean, Ainhoa Hidalgo kadeteen K1ean, Javier Herrera helduen C1ean eta Jorge Fernandez Casadevante kadeteen C1ean.
Orioko proba eta gero ia lau aste izango dute Santiagotarrakeko pistako piraguistek hilabete bukaeran As Pontesen (A Coruña, Galizia) egingo den Espainiako Maratoi Kopa prestatzeko.