Hilaren 8an, astelehenean, hasiko da Donibaneko atez ateko hondakinen bilketa sistemaren gaineko informazioa emateko, eta herritarren ekarpenak jasotzeko parte hartze prozesua. Aurten jarriko du Pasaiako Udalak indarrean bilketa sistema hori. Barrutiko gune bakoitzeko bizilagunekin egingo dituzte bilerak, eta bi fasetan banatu dituzte. Honakoak dira:
Prozesua
Lehen fasea
- Apirilak 8, astelehena. Kaxkoko bizilagunekin bilera, 19:00etan, zineman.
- Apirilak 9, asteartea. Meipiko bizilagunekin bilera, 19:00etan, zineman.
- Apirilak 10, asteazkena. Merkatari eta ostalariekin bilera, 19:00etan, zineman.
- Apirilak 11, osteguna. Barrutiko erretiratuekin bilera, 19:00etan, Aiton-amonen Aterpean.
- Apirilak 12, ostirala. Landa eremuko bizilagunekin bilera, 19:00etan, Arrokaundietako aterpetxean.
Bigarren fasea
- Apirilak 18, osteguna. Kaxkoko bizilagunekin bilera, 19:00etan, zineman.
- Apirilak 19, ostirala. Meipiko bizilagunekin bilera, 19:00etan, zineman.
- Apirilak 22, astelehena. Merkatari eta ostalariekin bilera, 19:00etan, zineman.
- Apirilak 23, osteguna. Barrutiko erretiratuekin bilera, 19:00etan, Aiton-amonen Aterpean.
- Maiatzak 2. Batzar orokorra, 19:00etan, zineman.