Artzaintzaren bidea hasiko du Urdaburuk
Proiektu bat bukatu bezain laster berria hasiko du Urdaburu mendizale elkarteak. Oraingoan, Artzaintzaren Bideari ekingo dio. 23 etapa izango dira, Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta batik bat Araba inguruan, eta bi urtetan egitea espero du elkarteak.
Lehenengo etapa igande honetan izango da. Arantzazutik Leintz Gatzagarainoko bidea egingo dute, eta bidean, Andartoko (1.076 metro) tontorra igoko dute. Ohi bezala, Iztietako autobus geltokitik aterako dira egun horretan, eta 07:00etan geratu dira.
Parte hartzeko izena eman behar da Urdaburun bertan edo hara deituta (943 52 78 79). Bihar egongo da irekita, 20:00etatik 21:30era.