Arraztaloren hurrengo hitzaldia 23an izango da
Arraztalok, Oiartzungo Gaixo Psikikoen Elkarteak, hilero hitzaldi bat antolatu du urtarriletik ekainera. Apirilari dagokiona, 23an izango da, 19:00etan Manuel Lekuona Bibliotekan.
Juan del Pozo Garicano izango da hizlaria, Errenteria-Oreretako Osasun Mentaleko Zentroko psikologoa. Hitzaldia gaztelaniaz izango da, eta hau da izenburua: Repercusiones del trastorno mental grave en la socialización (Buruko gaitz larrien ondorioak, gizarteratzean).