Arditurriko datu termopubliometrikoak berreskuratu dituzte
Arditurri estazio termopubliometriko bat egon zen 1946tik 1984ra arte (meategia itxi zuten arte). Orain arte, datu horiek galdutzat ematen zituzten adituek, baina Aemet Espainiako Estatuko Agentzia Metereologikoak jakinarazi duenez, datu horiek berreskuratu dituzte. Oraindik ez daude webgunean zintzilik, baina lehenbailehen digitalizatu eta webgunera igotzea espero dute.
Datu bitxi bat jakinarazi dute bitartean: 1974ko urrian, metro koadroko 706 euri litro bildu zituzten bertan.