Xenpelar omentzeko eskulturarako proposamenak bidaltzeko deialdia egin du Errenteriako Udalak. Xenpelar bertsolaria irudikatuko duen eskultura bat jarri nahi du herrian, eta hori hautatzeko lehiaketa publikoa jarri du martxan. Lanak abuztuaren 19a baino lehen bidali beharko dira, eta irabazleak 2.500 euroko saria eramango du.
Iaz izan zen Xenpelar bertso eskolaren urteurrena, eta horren harira inauguratu nahi izan zuten eskultura, baina ez zen sariturik izan lehiaketan, eta orain bigarren deialdia egin dute.
Errenteriako Udalak gogorarazi du Xenpelarrek bertsolaritzari egindako ekarpena “oso handia” izan dela, “kualitatiboki zein kuantitatiboki”, eta zalantzarik gabe, “bere garaiko figura nabarmenetakoa” izan dela, “baita XVIII. mendetik gaur egun arteko bertsolaritzaren historian”.
Oinarriak eta informazioa
www.errenteria.net-en