Saharako haurrekin sentsibilizatzeko jaialdia egingo dute larunbatean Santiago kalean
Txingudi Sahararekin Tadamum Elkarteak sentsibilizazio jaialdia antolatuko du larunbaterako, Oporrak Bakean programaren barruan. Ekimenarekin, elkartearen jardunaren berri eman nahi dute eta, bide batez, Saharako haurrek udako oporraldia gure artean pasa dezaten behar diren familiak lortu. Jardunaldia Santiago kalean izango da larunbatean, hilaren 6an, arratsaldean.