Oporrengatik itxita dago atez atekoaren bulegoa
Aste honetan ere, Atez ateko Informazio Bulegoa itxita egongo da, Aste Santuko oporraldia dela eta.
Egun horiek pasatu ondoren, ohiko ordutegiarekin irekiko dute bulegoa datorren astelehenean, Mendiburu kaleko 5. zenbakian: astelehenetik ostegunera 08:00etatik 15:00etara eta ostiraletan, 07:45etik 14:45era.