Sergio Pitolen
El arte de la fuga liburuaren gainean hitz egingo dute hurrengo literatur solasaldian. Hilaren 16an (asteartea) izango da, 19:00etan, Xenpelar Etxean. Apirilean eta maiatzean ere jarraituko dute ekimen horrekin, eta hala nola, Errenteria-Oreretako bi idazleren lanak landuko dituzte: Eider Rodriguezen
Katu jendea eta Lander Garroren
Kontrarioa. Saio guztiak ordu eta toki berean izango dira.
Interesa dutenek liburutegiko harrera gunean eman beharko dute izena edo 943 44 96 35 telefono zenbakira deituta.
Hurrengo saioak
- Hilak 16 (asteartea): Sergio Pitolen El arte de la fuga (gaztelaniaz).
- Hilak 17 (asteazkena): Eider Rodriguezen Katu jendea (euskaraz).
- Maiatzak 7 (asteartea): Hector Bianciottiren Lo que la noche le cuenta al día (gaztelaniaz).
- Maiatzak 15 (asteazkena): Lander Garroren Kontrarioa (euskaraz).