Hiru zauritu, atzo Oiartzunen izandako istripuan
Hiru pertsona zauritu ziren atzo Oiartzunen, tartean 11 urteko neska bat, trafiko istripu batean. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, istripua 17:15ak aldera gertatu zen, merkatalgune baten inguruan.
Bi autok talka egin zuten, eta hiru pertsona zauritu ziren: emakume bat, gizon bat eta neska bat. Guztiak Donostiako Ospitalera eraman zituzten.