Euskarazko irakurketa klubak saioa egingo du hilaren 29an
Lezoko euskarazko irakurketa klubak saio literarioa egingo du hilaren 29an, udal liburutegiak antolatuta. Bernardo atxaga idazlearen Zazpi etxe frantzian liburuari buruz ariko dira parte hartzen dutenek saioan, eta horretarako hilaren 8tik 12ra bitartean jo beharko dute liburutegira liburua jasotzera.