Estefaniak urrezko domina lortu du Europako Atletismo Txapelketan
Martxoaren 23an Europako Atletismo Txapelketako martxa proba egin zuten Errenteria-Oreretan, eta Esther Estefaniak lortu zuen EATeko atleten artean urrezko domina bakarra, 55 urtetik beherakoen taldekako proban. Ines Perez Artatxok 70 urtetik beherakoetan zilarrezko eta brontzezko dominak jantzi zituen, 400 metro eta 60 metrotan.
Gizonetan, Rafa Ferrerrek Espainiako marka hautsi zuen 4×200 proban, eta sailkapeneko bosgarrena izan zen bere taldearekin.