Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Eskola Feminista egingo dute Errenteria-Oreretan

admin
Bidasoa
2013/04/02
Garaipen elkarteak emakumeei zuzendutako Eskola Feminista antolatu du Errenteria-Oreretan. Bost ikastaro eskainiko ditu, eta lehenengoa autodefentsa tailerra izango da: larunbatean hasiko da, eta Wing-Tsun sisteman oinarritutako teknikak ikasiko dituzte partaideek. Horren bidez, ikasleek euren buruarekin seguru sentitzen, eraso sexistei aurre egiten, gorputzaren kontrola eskuratzen eta barruko indarrarekin konektatzen ikasiko dute, elkarteak azaldu duenez. Lide Marcok emango du ikastaroa, eta larunbatetan izango da, hilaren 20ra arte, 10:30etik 12:30era. Ekainean berriro errepikatuko dute. Elkarteak bi zatitan banatu ditu ikastaroak: Agenda Sozipolitiko Kulturanitza eta Gorputzaren Agenda.  Autodefentsa tailerra, hain zuzen, azken horren barruan dago, eta baita Gorputzaren eta emozioen zainketa izeneko tailerra ere. Hori gorputza sentitu eta ideiak argitzera zuzenduta dagoela jakinarazi du elkarteak, eta Maider Andonegi izango da formatzailea. Soziopolitikaren arloan, hiru ikastaro prestatu dituzte: Formazio Feminista. I. urratsa, Simone de Beauvoirri buruzko mintegia, eta Bizitzaren ekonomia edo krisi ekonomiko neoliberalari nola aurre egin. Lehenengoak bizitzaren hainbat alorretan emakumeen kontrako desberdintasun, bazterkeria eta indarkeriaren oinarriak azalduko ditu; bigarrenak Simone de Beauvoirren bizitza eta lanaren berri emateaz gain, Bigarren sexua liburuak feminismoan izan duen eragina aztertuko du. Hirugarrenak, azkenik, Euskal Herriko krisi ekonomikoa oinarrian hartuta, hegoaldean eta iparraldean mugimendu feministek neoliberalismoari aurre egiteko dituzten estrategiak jakinaraziko ditu. Azken hori Oreretako Bilgune Feministarekin batera antolatu du. Ikastaroak Alkartetxean egingo dituzte (Erdiko Kalea, 1), dohainik dira, eta emakumeei bakarrik daude zuzenduak. Aurretik izena eman behar da garaipeneskola[a bildua]yahoo.es helbidean edo 943 00 46 53, 685 75 90 91 edo 660 79 00 88 telefono zenbakira deituta. Ikastaroek iraun bitartean haurtzaindegi zerbitzua izango dela jakinarazi du Garaipen elkarteak. Horretarako, hiru egun lehenago abisatu beharko da. IKASTAROAK Autodefentsa feminista
  • Apirilaren 6tik 20ra, eta ekainaren 1etik 8ra (larunbatetan), 10:30etik 12:30era.
  • Formatzailea: Lide Marco.
Gorputzaren eta emozioen zainketa
  • Ekainaren 29ean eta uztailak 2an (larunbata), 10:30etik 13:30era.
  • Irailaren 18 eta urriaren 2, 16 eta 30ean; azaroaren 13tik 27ra eta abenduaren 4tik 18ra 18:30etik 20:00etara.
  • Formatzailea: Maider Andonegi.
Bizitzaren ekonomia edo krisi ekonomiko neoliberalari nola aurre egin
  • Apirilaren 13ean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
  • Formatzailea: Ana Murcia.
Formazio Feminista. I. urratsa
  • Maiatzaren 7tik ekainaren 25era (asteartetan), 18:00etatik 20:00etara.
  • Formatzailea: Beatriz Zalakain.
Mintegia: Simone de Beauvoir
  • Irailak 28, urriak 26, azaroak 23, abenduak 14, urtarrilak 25 eta otsailaren 22an (larunbata), 11:00etatik 14:00etara.
  • Formatzailea: June Gonzalez.
       
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.