45 urte bete ditu Arraguako Aldeguna elkarteak
Martxoaren 23an, Aldegunako Bazkide Eguna ospatu zuten bertako 50 kidek. Aurten, 45 urte bete ditu Arragua auzoko elkarteak (1968an sortu zuten).
Besteak beste, jokoak egin zituzte. Irabazleak Angel del Barco eta Maite Gezala izan ziren. Bestalde, elkartearen sortzaileek aipamen berezia eta plaka-oroigarri bat jaso zuten.
Egun, 96 bazkide ditu Aldegunak, eta antolatzen dituzten ekimenak prestatzeko, hainbat batzorde dituzte martxan: kirol batzordea, jai batzordea, hirigintza batzordea, truk batzordea eta Aldegunako emakumeak batzordea.
Urte hauetan guztietan, hainbat ekimen egin dituzte: Urkabeko erromeria, ganadu erakusketa, dantza lehiaketa probintziala, auzoko jaiak, gutbol txapelketa, truk txapelketak, kantaldiak, hitzaldiak, “eta hainbat ekintza hirigintza eta sozial arloan”.