Errenteriako Udalak enplegu plan bat martxan jarri du, eta horren bidez, 35 lanpostu sortuko ditu sei hilabeteko iraupena izango dutenak. Enplegu planak 400.000 euroko aurrekontua izango du, eta bi fasetan egingo da. Lehenengo fasean Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jasoko du udalak —ez du zehaztu zenbatekoa—, eta bigarrenean, berriz, udalak hartuko du beregain kostu guztia.
Lehenengo fasean hamazazpi lanpostu eskainiko ditu. Langileak dagoeneko hautatuta daudela esan du, eta horiek martxoaren 25ean hasiko direla lanean. Bigarren fasea ez du zehaztu noiz hasiko den, baina hautapen prozesua “epe laburrean” egingo dela esan du. Horiek mantenuarekin lotutako lanak egin beharko dituzte.
Informazio gehiago
Lanbideren bidez lor daitekeela jakinarazi du.