23:31an iritsiko da Korrika Pasaiara, eta Donibanetik Lezora joan arte izango da herrian. Honakoak dira, ordenean, lekukoa hartuko duten talde, eragile eta norbanakoak (kontuan hartu lekuko eramaile adina kilometrorik ez dagoela Pasaian, hortaz, zenbait kilometro hainbaten artean banatu dituzte):
- 2447 kilometroa (Antxon), Antxotarrok Historia Mintegia/Anunciata Ikastetxea/Pasaiako Udala/Txirrita AEK euskaltegia/Lore Txorta elkartea.
- 2448 kilometroa (Antxon), Pasaia-Lezo Lizeoa/Emakumeen gimnasia taldea/Alkartasuna dantza taldea/Basari elkartea/Antxoko Gaztetxea.
- 2449 kilometroa (Antxon), Pasaiako Portuko langileak/Pasaia Kirol Elkartea.
- 2450 kilometroa, Azti teknologia gunea.
- 2451 kilometroa (Bidebietan), Uliazpi elkartea/Bidebieta Bizirik
- 2452 kilometroa (Trintxerpen), Valentin/Izane
- 2453 kilometroa (Trintxerpen), Boveda Gazte Taldea/Trintxer elkartea/Karmengo Ama ikastetxea/Pasaiako Udal Euskaltegia.
- 2454 kilometroa (San Pedron), Pasaia-Lezo Lizeoa/Proisa kultur elkartea/Astarloza Taldea/Antxeta elkartea/Piña-Kurdin elkartea/Pasaiako Udala.
- 2455 kilometroa (ontzian, Pasaiako badian, San Pedrotik-Donibanera), Albaola/Oarso Bidasoko Hitza.
- 2456 kilometroa (Donibanen), Herrira/Bixi-Bixi elkartea/Yola kirol elkartea/Itaia kolektiboa/Aiton-amunen Aterpea/Usoa ehiza eta arrantza elkartea.
- 2457 kilometroa (Donibanen), Itsas Mendi elkartea/Donibaneko kirolariak (arraunlariak, eskubaloi jokalariak, Ixkiro arrantza taldea, eta txirrindularitza taldea). Pasaia-Lezo Lizeoko kideek elkarri emango diote lekukoa Lezora iristean, sanjuandarrak lezoarrei.