Alde Zaharretik Portura jaitsi dira eta bertan bi buelta eman dituzte
Goizean iritsi da Korrika Hondarribira, txikien eskutik. Herriko hiru ikastetxeetako haurrek hartu dute Korrika Txikiaren lekukoa eta Arma Plazatik Santiago kalera eraman dute. Bidean, alde zaharra zeharkatu dute eta Portu auzoan bi buelta eman dituzte, euskararekiko konpromisoa herritarren artean zabaltzeko. Bide bazterrak gurasoz bete dira, eurentzat ere gaurko eguna berezia delako. Une honetan, Korrika Txikiaren festa egiten ari dira Pisuzarra plazatxoan.
Igande goizaldean pasako da handien Korrika Hondarribitik, gaur lasterka egin dutenek goxo-goxo lo daudenean, batzuk gaurko goizarekin amesten. Igandean gazte eta nagusiek hartuko dute txikiek utzitako lekukoa, Baionara bidean.