Txikienek ere bat egin dute korrikarekin. Arratsaldeko lehen orduan abiatu da korrika txikia, ttipi ttapa ttipi ttapa Goiko plazatik, eta gogoz eta urduri aritu dira txikienak lekukoa eskuz esku pasatzeko. Gurutze Santuaren plazan amaitu da korrika txikia. Esne Beltzak Korrikarako egindako abestia dantzatu eta kantatu dute bertan eta indarrak berritzeko txokolate eta bizkotxo jatea izan dute goiko plazan.