Etzi helduko da korrika Lezora 00:45ak aldera, Donibanetik. Guztira lau kilometro egingo ditu bertan euskararen aldeko lasterketak eta lau lekuko aldaketa izango dira.
- 2458 km. Lezoko Udalak hartuko du lekukoak 00:45ean, Pasai Donibanera doan bidetik jaizkibel etorbidera eramateko.
- 2459 km. Lezo Herri Eskolak eta Institutuak hartuko dute lekukoa 00:47an, jaizkibel etorbidetik Gurutze Santuaren Plazara eramateko.
- 2460 km. Pasaia-Lezo Lizeoko Guraso elkarteak hartuko du lekukoa,00:50ean, Plazatik Oroitzene euskaltegira eramateko.
- 2461km. Udal langileek hartuko dute lekukoa 01:00etan, Euskaltegitik Renfeko biribilguneraino eramateko. Bertan Errenteria-Oreretak hartuko du lekukoa.