Gaur zabalduko dute Donibaneko Santa Anako aterpetxea
Done Jakue bidea egiten ari diren erromesen mesederako gaur zabalduko dute berriz ere Santa Anako aterpetxea. Ohiko ordutegia 16:00etatik 20:00etara izango du datozen hilabeteetan, eta kredentzialak 18:00etatik 20:00etara jaso beharko dituzte erromesek.