Joan den martxoaren 10ean sailkatu zen Peio Cazorla errenteriarra Espainiako Judo Txapelketarako 100 kiloz azpikoetan. Bigarren tokian geratu zen Sergio Bistuerren atzetik, eta bigarren toki hori nahikoa izan du Espainiako txapelketan toki bat izateko. Jokatutako bi lehiak ipponarekin irabazi zituen kanporaketan, baina Bistuerren kontra galdu zuen azken lehia. Jukoa egin zion hasieran Cazorlak; Aragoiko judokak, ordea, azkar erantzun zuen, eta ipponarekin nagusitu zitzaion. Espainiako Txapelketa apirilaren 6an jokatuko dute.