Beasaingo Udalaren eta Orkliren babesarekin, eta iazko arrakasta ikusita, aurten ere Bertsomovieda lehiaketa antolatu du Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak. Hiru osagai izan behar dituzte bideoak: bertsoa, bideoa eta euskaraz izatea. Dagoeneko bozketa epea ireki dute (igandera arte dago zabalik), eta Oarsoaldeko hiru bideo ari dira parte hartzen:
Irabazten dutenentzat sariak izango dira. Helduen mailan bertsomovierik onenak 1.000 euroko saria jasoko du, eta epaimahaiaren ustez bertsorik onenak dituenak 250 eurokoa. 350 euroko beste aipamen sari bat ere izango da, epaimahaiak hala erabakitzen duen bertsomoviearentzat.
Eta aurten, gaztetxoentzako sari bereziarekin dator lehiaketa: 400 euroko saria jasoko du gehienez ere DBHko 4. maila egiten ari d(ir)en bertso eskola nahiz ikastetxe ezberdinetako ikasle(ar)en bertsomovieak.
Ikusleen bozka gehien jasotzen duenak ere 500 euroko saria izango du.