Espainiako Gobernuak aurkeztuko LOMCE Hezkuntza Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoaren kontra mozioa aurkeztu dute gaur, Errenteria-Oreretako ikastetxe publikoek. Mozio hori Beraun Berri, Cristobal Gamon, Langaitz eta Koldo Mitxelena ikastetxeko irakasleek nahiz Gune Berri, Xenpelar, Langaitzekoak eta I. Zapirain guraso elkarteko kideek izenpetu dute, eta ehunka sinadura lortu dituzte lege organiko horren kontra.
Ikastetxeko ordezkarien arabera, lege horrek “atal atzerakoak inposatu” nahi ditu. Honakoak dira aurreikusten dituzten ondorio batzuk: ratioen igoera, eta horrekin masifikazioa geletan; ikasleen ibilbidea errebalida lehiaketa baztertzaile bihurtzea; hezkuntzaren eta ikasleen erabilera merkantilista bihurtzea; ikastetxe publikoetan gestio pribatua lehenestea; euskararen bazterketa inposatzea lehentasuna ukatuz; erlijio katolikoa berrezartzea gizarte anitz eta laikoan; eta murrizketen bidez, hezkuntzako langileen lan baldintzak hondatzea.