Lasterbidean, euskal presoen eta senideen aldeko lasterketa
admin
Bidasoa
Gaur goizean aurkeztu du Lasterbidean lasterketa, euskal herritar talde batek, Etxerat elkarteko senideekin batera. Euskal presoen eta senideen aldeko lasterketa izango da, kirola eta elkartasuna batuko dituena eta ekainaren 2an egingo dute Oiartzunen.
Bi ibilbide prestatu dituzte. Bata, zortzi kilometrokoa. Bestea, laukoa. Lehenengorako izena, hemen eman daiteke. Bigarrenerako, egunean bertan eman ahalko da. Horietan, 1.500 korrikalari inguru biltzea da asmoa, “maite ditugun horiek etxera ekartzeko, distantziak murrizteko…”. Gaur arte, 40 lagun inguru dira izena eman dutenak. Korrika egiten ez dutenek ere, izango dute ekimena babesteko aukera: “Etxerat-ek ekitaldia egingo du, eta herri bazkaria ere izango da, baita txosna eta musika ere”.
Hona lasterketaren nondik norakoak, Igor Ibarguren antolatzaileetako baten hitzetan:
Orain arte, webgunean eta sare sozialetan eman dute ekimenaren berri. Gaur, lasterketaren aurkezpen publikoa egiteaz gain, abestia eta kartela ere aurkeztu dituzte. Jon Martin bertsolari oiartzuarrak egin du letra, musika Siroka taldeak eta Eñaut elorrieta Ken Zazpi taldeko abeslari ohiak kolaboratu du. Eneko Salaberria diseinatzaile oiartzuarrak, berriz, kartela egin du. Hona hemen, azalpenak:
Abestia, Lasterbideanen webgunean egongo da edozeinek deskargatzeko moduan, ezkerrean, Abestia klikatuta. Bestalde, jakinarazi dute, kamisetak korrikalariei emango dizkietela, izena ematen duten heinean. Hala ere, norbaitek interesa badu kamiseta eskuratzeko, antolatzaileekin jar daiteke harremanetan: webgunean, Facebooken edo Twitterren.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.