Karlos Oliveren 'Itsasbehera' inauguratuko dute gaur Modottin
Hendaian bizi den Karlos Olivé Koli argazkilari irundarraren argazkiak biltzen dituen Itsasbehera arakusketa inauguratuko dute gaur arratsaldean Kale Nagusiko Modotti tailerrean (Kale Nagusia, 24), 19:30ean. Koli egilea bera izango da inaugurazioan eta, besteak beste, argazkiak egiteko erabilitako teknikaz mintzatuko da.
Astelehenetik ikus daitezke argazkiak, Gotzone Eluk zuzentzen duen aretoaren ohiko ordutegian: lanegunetan 17:30etik 20:00etara eta larunbat eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00era.