Etxeko txikientzat hainbat ekimen antolatu dituzte Ttak-eko (kale ekintzako) arduradunek, Aste Santurako. Hauxe da egitaraua:
- Etzi, larunbata. 16:30ean, Doneztebe plazan: karaokea, tailerrak, txokolate jateak…
- Hilaren 25a, astelehena. 17:00etan, ikastolako jantokiko goiko solairuan: diskoteka.
- Hilaren 26a, asteartea. 17:00etan, Doneztebe plazan: xake ikastaroa, xake irakasleen laguntzarekin.
- Hilaren 27a, asteazkena. 17:00etan, Doneztebe plazan: herrian zehar jolasak margotzen.
- Apirilaren 2a, asteartea. 17:00etan, Madalensoro atzeko kantxan: hockey ikastaroa, hockey jokalarien laguntzarekin.
- Apirilaren 3a, asteazkena. 17:00etan, Doneztebe plazan: harriak bildu, margotu eta herrian zehar jarri. Asmoa, Altzibarko errekara joatea da.
- Apirilaren 4a, osteguna. 17:00etan, Doneztebe plazan: Asiako liztorren aurkako tranpak egitea, herriko erlezainen laguntzarekin. Helduen, gurasoen… laguntza ere eskatu dute.
- Apirilaren 5a, ostirala. 17:00etan, Doneztebe plazan: merkatrukea. Haurrei, trukatu nahi dutena eramateko deia egin diete.
- Apirilaren 6a, larunbata. 10:00etan, Atamitxeko bidegorrian. Oiartzungo Irrien Lagunekin, familian bizikleta irteera, Oreretako hormachic-ak bilatzera. Kaskoa beharrezkoa da. Bizikletan irteera egin nahi ez dutenekin ere hitzordua jarri dute, 11:00etan, Errenteria-Oreretako Zumardian.