Gaur Espainiaratuko dute Juan Carlos Estevez
HITZA-k jakin ahal izan duenez, gaur Espainiaratuko dute Juan Carlos Estevez Melli Errenteria-Oreretako presoa. Abendutik Frantziako Muret Seysses espetxean egon da prebentibo gisa. Hain zuzen, abenduan bertan ziren aske uztekoak Melli, baina espetxean bertan atxilotu zuten Espainiaratzearen gaineko erabakia hartu bitartean.
Lehendik ere (2005ean), Espainiak euroagindu eskaera bat egina zuen, baina Frantziak ez zuen onartu. Abenduan, aske geratu baino egun bat lehenago, bigarren eskaera egin zuen Espainiak, eta ordutik egon da espetxean modu prebentiboan. 2004tik dago espetxeratuta, Frantziako kartzeletan.