Bihar antolatuta zegoen Gure etorkizunerako birziklatze sistema egokienak hitzaldia bertan behera gelditu da. Xabier Doñate Tianako Udaleko (Bartzelona, Herrialde Katalanak) ingurumen zinegotzi ohiak eta PSCko kideak eman behar zuen hitzaldia. Hondakinen gaikako atez ateko bilketa sistema ezartzen Espainiako Estatuko lehen udalerria izan zen Tiana.
Berriak bere webgunean zabaldu duen informazioaren arabera, bertan behera gelditu da Lezokoa eta Gipuzkoan barrena eman behar zituzten hitzaldiak.