Donibaneko atez atekoaren beste urrats baten berri eman dute gaur eguerdian udaletxean. Joan den astelehenean hondakina biltzeko gaikako sistema hori barruti horretan jarriko zutela adierazita, hori nola, non eta noiz egin herritarrekin batera erabakiko zuela jakinarazi zuen udalak, eta norabide horren araberako parte hartze prozesua aurkeztu du gaur: atez atekoaren gaineko herritarren parte hartze prozesua apirilaren 8an abiatuko da, bi fase izango ditu, eta sektorearen edo auzoaren araberako batzarrak egingo dituzte, bost lantaldetan antolatuta: Kaxkoan bizi diren bizilagunak, Meipiko bizilagunak, landa eremuan bizi direnak, merkatariak, eta erretiratuak. Beheko zerrendan daude fase bakoitzeko bilkurak noiz, non eta norekin izango diren. Horiek guztiak Aztiker enpresak gidatuko ditu.
Amaia Agirregabiria alkateak gaur esan duenez, “hondakinen arazoarekin bukatzeko. modu partekatuan” hartu du atez atekoaren aldeko erabakia “gutxi birziklatzen dugu”. Hortaz, atez atekoa bide horretan “aurrerapausoa” dela uste du alkateak, “esana betetzera joango gara, herritarrekin. Haiek dira prozesu honen oinarria, ondorengoei etorkizun osasuntsua eta herri jasangarria utzi nahi dieten herritarrak”. Pasaia zaborra sortzetik hondakinak baliatzera pasatuko dela iragarri du Agirregabiriak, eta gaineratu du Pasaia erreferente izan dela Gipuzkoan parte hartze prozesuei dagokionez, eta gogora ekarri ditu Pasaian egin diren hainbat.
Prozesua
Lehen fasea
- Apirilak 8, astelehena. Kaxkoko bizilagunekin bilera, 19:00etan, zineman.
- Apirilak 9, asteartea. Meipiko bizilagunekin bilera, 19:00etan, zineman.
- Apirilak 10, asteazkena. Merkatari eta ostalariekin bilera, 19:00etan, zineman.
- Apirilak 11, osteguna. Barrutiko erretiratuekin bilera, 19:00etan, Aiton-amonen Aterpean.
- Apirilak 12, ostirala. Landa eremuko bizilagunekin bilera, 19:00etan, Arrokaundietako aterpetxean.
Bigarren fasea
- Apirilak 18, osteguna. Kaxkoko bizilagunekin bilera, 19:00etan, zineman.
- Apirilak 19, ostirala. Meipiko bizilagunekin bilera, 19:00etan, zineman.
- Apirilak 22, astelehena. Merkatari eta ostalariekin bilera, 19:00etan, zineman.
- Apirilak 23, osteguna. Barrutiko erretiratuekin bilera, 19:00etan, Aiton-amonen Aterpean.
- Maiatzak 2. Batzar orokorra, 19:00etan, zineman.