Txokolate jatea antolatu dute etzirako Lezon, Korrika txikiaren harira
Ostiral arratsaldean Korrika txikiak hartuko ditu Lezoko kaleak. 15:15ean Goiko Plazan hasita, Pildain, Donibane, Kale Nagusia, andreone, Jaizkibel hiribidea, aralar, Urdaburu, auñamendi, Plazeta, Lexo bertsolaria, Zubitxo eta Txerrimuño zeharkatuta Gurutze Santuaren plazan amituko da. Mezua irakurrita Esne Beltza taldeak Korrikarako egindako abestia kantatu eta dantzatuko dute ikasleek eta 15:45ean txokolatea eta bizkotxoak banatuko dizkiete parte hartzaileei Goiko plazan. Ondoren horma irudia egingo dute bertan ludotekakoek.