Truk Txapelketa egingo dute etzi Makutxon
Duela 15 egun bezala, ostiral honetan ere Truk Txapelketa egingo dute Makutxo tabernan. 23:00etan hasiko da lehia, eta lehenengo hiruentzat sariak prestatu dituzte: txerrikume txikia eta bi ardo botila lehenengo bikotearentzat; Makutxon afaria bigarrenarentzat; eta bi ardo botila hirugarrenarentzat. Apuntatu nahi dutenek, garaiz ibili beharko dute, 20 bikotera mugatu baitute parte hartzea. Bikote bakoitzak 12 euro ordaindu beharko ditu. Errepeska ere izango da.
Makutxoko arduradunen asmoa, txapelketa hamabostero antolatzea da.