Trafiko ohituren gaineko azterketa egiten ari da aldundia
Gipuzkoako Foru Aldundia bide azpiegiturak finantziazio eredu integral bat jasotzen duen arau proposamena prestatzen ari da, eta bide horretan, mugikortasunaren eta trafiko ohituren gaineko azterketa bat burutzen ari da aste honetan. Hori dela eta, probintziako zortzi puntutan, hainbat kamara jarri dituzte ibilgailuen jatorri eta helburuak zein diren ikusteko.
Oarso Bidasoan bi azpiegituretan egiten ari dira trafiko ohituren azterketa: Oiartzunen (GI-632 errepidean) eta Irunen (A-8 autobidean).