2013ko
Oarso aldizkaria prestatzen hasi da Errenteriako Udala, eta horrenbestez, bertan idaztera animatuko liratekeen guztiei zabaldu die deia pauso hori eman dezaten. Maiatzaren 17a da lanak entregatzeko azkeneko eguna, posta elektroniko bidez
oarso[a bildua]errenteria.net helbidean, edo udal artxibora eramanda.
Udaleko idazketa batzordeak gogorarazi duenez, aldizkari horretan “errenteriarrentzat interesekoak diren gaiak landu eta irudiez hornitzea” da helburua, hala nola, garai bateko argazkiak aurkeztuz.
Aurtengo asmoetako bat
Burdinbidearen 150 urte Euskadin gaia lantzea dela aurreratu du idazketa batzordeak. “Hori guztia aldizkarian ohikoak diren beste hainbat gai ahaztu gabe: oroitzapenak, ospakizunak, pertsonaia ospetsuak edo aurten kontsiderazio berezia izan dutenak, beren ateak itxi dituzten jatorri zaharreko dendak…”.
Era berean, apirilaren 12an
Oarso aldizkaria prestatzeko afaria egingo dute, Amulleta elkartean.
Oinarriak
Lanak Open Office edo Word formatuan entregatu beharko dira. Ez dute 2.500 hitz baino gehiago izan beharko edo A4 tamainako orrialde batean, sei orri, Times New Roman letra motan, 12ko tamainan eta bat eta erdiko tartea utzita. Irudiek 300 ppp-ko kalitatea eduki beharko dute. Horiek TIF edo JPG formatuan egon beharko dute.
Informazio gehiago
oarso[a bildua]errenteria.net-en edo 943 44 96 10 edo 943 44 96 26 telefono zenbakian lor daiteke.