Marokoko zaporea, Gaztelun
Ostegun Anitzak ekimenaren barruan, Marokoko afaria dastatzeko aukera izango da, bihar, 19:30etik aurrera, Gaztelu ostatuan. Ekimen hori SOS Arrazakeria eta jatetxeak berak antolatu dute, eskualdean bizi diren etorkinengana hurbildu eta ezagutu ahal izateko. Afal aurretik tertulia bat izango da, eta bertan parte hartuko dute jatorriz marokiarrak diren bi lagunek: Laila El Hamyouyek —Enpresa Zientzietan gradu ertaineko ikaslea, 18 urte— eta Lofti Boussoufek —langilea eta Errenteriako bizilagun duela 15 urtetik.
Afaria, berriz, Saâd Kettani sukaldari marokiarrak prestatuko du.
Joan den otsailean egin zuten lehen afaria, kasu horretan, senegaldarra, eta antolatzaileen arabera, oso harrera ona izan du, jantokia goraino bete zelako.
Marokoko afaria eta gero, hurrengoak Pakistan, Nepal eta Mexiko izango dira.