Hego Amerika, gure ipar? izenburua jarri diote
Oiartzun Azmarrin taldeko kideek, antolatu duten bigarren topaketari. Gaur izango da, 19:30ean, Manuel Lekuona Bibliotekan. Honako galderak landuko dituzte: Eraso neoliberalaren aurrean, zer egingo du Hego Amerikak? Norantz doa? Noratz goaz gu? Luismi Uharte EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta Hego Ameriketako gaietan aditua izango da hizlaria. Ondoren, solasaldi irekia izango da.
Gaur, bestalde, 20:00etarako burrunbada antolatuta dago. Hori dela eta, antolatzaileek topaketan
tarte bat egitea erabaki dute, “nahi duenak burrunbadan” parte har dezan. Tarte horretan Hego Amerikari buruzko bideo bat proiektatuko dute.