Hasi dira madalenak prestatzen
Madalenak ahalik eta herrikoienen izateko helburuarekin Errenteriako Udalak berriz ere herritarrekin batera antolatu nahi ditu herriko jaiak. Hala, joan den ostiralean egin zuten prozesu parte hartzaile horretako lehenengo bilera. Lehenengo bileran 23 eragilek parte hartu zuten. Hurrengo bilera, berriz, apirilaren 19an izango da, 19:00etan, Merkatuzarreko balioanitz gelan.
Irune Balentziaga Kultura zinegotziak lehenengo bileran nabarmendu zuenez, “iazko prozesu bera” errepikatzea da asmoa aurten ere; “izan ere, 2012ko madalenetan arrakasta handia izan zuten ideiak sortu ziren, eta balorazio oso positiboa izan zen”.