Europako martxa proba izango da larunbatean Errenteria-Oreretan
Europa mailako Beteranoen Atletismo Txapelketaren barruan, martxa proba bat egingo dute larunbatean, Errenteria-Oreretan. Zehazki, 5 kilometro izango dira, errepidean. 270 atletek parte hartuko dute, nazioarteko hogei federaziotik etorrita.
Proba hori Fanderia auzoan prestatuko duten zirkuitu batean egingo dute, eta Touring eta Fanderia etorbidea erabiliko dituzte. Zehazki, sarrera Topo geltokiaren eta Fanderiako futbol zelaiaren sarrera nagusiaren artean egongo da.
Trafikoan, aldaketak
Proba hori dela eta, trafikoan aldaketak izango direla aurreratu dute. Hala, trafikoa itxita egongo da larunbatean egun osoan zehar, 09:00etatik 14:00etara. Horrez gain, Fanderia etorbideko 17. zenbakitik aurrera ere errepidea moztuta egongo da. Era berean, zirkuitu osoan ezingo direla ibilgailuak aparkatu aurreratu dute, Fanderiako pasealekuko 17. zenbakitik Santa Klara biribilguneraino ostiraleko 14:00etatik larunbateko 16:00etara. Hutsune hori betetzeko, Federico Garcia Lorca kalean gune bat prestatuko dute.
Kontuan hartzeko ere eskatu du udalak Fanderia etorbidearen 1etik 15era bitartean dauden garajeetan aparkatutako ibilgailuak ezingo direla mugitu.