Sagarzazuk akuarela bat eman du eta Virtok grabatua
Javier Sagarzazu eta Constantino Virto artista hondarribiarrek dohaintza bana egin diote gaur goizean Arma Plaza Fundazioari. Sagarzazuk Portu auzoko eraikinen akuaraleak eman dizkio erakundeari eta, Virtok, XVII. Mendeko Hondarribia azalten duten lumaz egindako grabatuak.
Biek erreprodukzio eta salmenta eskubideak lagatu diote erakundeari eta, hori dela eta, ostiralean irekiko duten dendan salgai jarriko dituztela azaldu du Txomin Sagarzazu Kultura zinegotzi eta Arma Plaza Fundazioko presidenteordeak: “Bi dohaintza hauen garrantzia handia da oso. Sagarzazu eta Virtorekin egindako lankidetza azpimarratzeko modukoa da, erreprodukzio eskubidea eta salmenta eskubideak eman dizkigute eta. Lortzen diren irabaziak Arma Plaza Fundazioarentzat izango dira”.
Ostiralean irekiko dute ofizialki fundazioaren denda, Arma Plaza Interpretazio Zentroan. Erakundeko materialaz gain, tokiko artisten lanak eta ekoizleen produktuak salduko dituzte bertan.