Errenteriako Udalak herritarrekin elkarlanean antolatu nahi du San Marko Eguna, eta hala, herriko eragileei deialdia zabaldu die antolaketan ere beraiek egon daitezen, “ahalik eta aberasgarrien egiteko”.
Hala, bilera bat antolatu dute hilaren 26rako (asteartea), eta eragile guztiei bertan azaltzeko deia luzatu die. Merkatuzarren izango da, 18:00etan.
Aurten San Marko Eguna apirilaren 21ean ospatuko dute Errenteria-Oreretan —nahiz eta eguna, berez, apirilaren 25ean den—. Proposamenak, ordea, apirilaren 8ra bitartean jasoko dituzte honako helbide honetan:
kultura[a bildua]errenteria.net. Egun horretan ere bukatuko da elkarteek edo artisauek postua jartzeko epea.