Mobilizazioak izango dira 197/2006 doktrinaren kontra Errenterian
Bihar elkartuko da Estrasburgoko Giza Eskubideen epaitegia Ines del Rioren auzia aztertzeko, eta egun horretarako, hainbat mobilizazio antolatu dituzte Errenteria-Oreretan 197/2006 doktrina eteteko eskatzeko. Goizean, 12:30ean, elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan, eta arratsaldean, berriz, 19:30ean, giza katea egingo dute Herriko Plazatik abiatuta. Herritar guztiak animatu dituzte ekintza horietan parte hartzera.