Gaur eta bihar bilerak egingo dituzte Arma Plazan Alde Zaharreko biztanleekin, besteak beste Aste Santua eta gero auzoan ezarriko dituzte trafiko aldaketez informatzeko. Bidasoko Suhiltzaileek egindako emergentzia planaren arabera egin behar dira aldaketa horiek.
Horrez gain, Alde Zaharrean Termitaren Gestiorako Aktuazio Planaz informatuko zaie auzotarrei eta, gainera, Eraikinen Inspezio Teknikoaren berri emango zaie; lege berri bat medio, 50 urtetik gorako etxebizitzek nahitaez pasatu beharko dute azterketa hori eta etxebizitzetako jabeek zer egin behar duten azalduko zaie.
Alde Zaharrean 1531 pertsona daude erroldatuta eta, hori ikusita, soto bakoitzeko bi lagun joateko eskatu dute udaletik. Bilerak zonaldeka egingo dituzte. Hala, Alde Zaharra lau zonaldetan banatu dute eta zonalde bakoitzeko auzotarrekin bilera bana egingo dute.
- A gunea: gaur, asteartea, 19:00tan
- B gunea: gaur, asteartea, 20.00tan
- C gunea: bihar, asteazkena, 19:00etan
- D gunea: bihar, asteazkena, 20:00etan
Bilerak egiteko zonaldeak