Urtekari Batzordeak,
Oiartzun urtekaria prestatzeko lehen bilera egin du, eta udalak epea ireki du urtekari hori osatzeko lanak jasotzeko. Maiatzaren 1era arte egongo da zabalik. Aurten ere, herriko eragileei eta taldeei euren idazlanak aurkezteko aukera emango diete, baina Urtekari Batzordeak dei berezia egin du: “Herriko emakumeen jardunarekin, historiarekin… zerikusia duten lanak bildu nahi ditugu. Historia gizonek idatzi dutela esan ohi da, baina emakumeek ere beren hondar alea jarri dute gizarte honetan, baita Oiartzunen ere. Honela, herriko historialari, kazetari, arlo horietako ikasle edo interesa duen edozein gaiarekin zerikusia izan dezaketen idazlanak aurkeztera animatu nahi ditugu”.
Ohi bezala, idazlan bakoitzak gehienez ere bi argazki izan ditzake eta paperean, euskarri digitalean edo e-mailez entregatu daitezke (
kultura@oiartzun.org helbidean).