Herrian, ohiko udalbatzarrak, hilabete bakoitzeko azken asteazkenean egiten dituzte. Martxoko azken asteazkena Aste Santuko jai egunen bezpera izaki, bihar egingo dute hilabete honi dagokion plenoa. 13 puntuko gai zerrenda jorratuko dute zinegotziek, udaletxeko areto nagusian, 19:00etatik aurrera:
- Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena.
- Phagmadrolma elkarteak aurkeztutako mozioa.
- Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren Aurrerakina. Jendaurrean jartzea, Plan Orokorra idaztea eta Parte-hartze programa onartea.
- Oiartzungo Udalaren kontratazio publikoetan txertatu beharreko hizkuntza baldintzak.
- Oiartzungo erabilera publikoko mendien eta Oiartzungo Udalaren jabetza duten mendietan abeltzaintza arautzen duen ordenantza behin betiko aldaketaren onarpena.
- Lan-gune ezberidnetako jarduera prebentiboen plangintzei buruzko txostena.
- Buelegoetako arrisku psikosozialei buruzko ebaluazioari buruzko aurre-txostena.
- Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneari Oiartzuarron Baitan proiekturako diru-laguntza emateko proposamena.
- Ramon Zulaicaren liburu-fondoa Udalari uzteko hitzarmena.
- Oiartzungo Udalak Garbitania Zero Zabor SL sozietaten dituen zenbait partaidetzen salmenta Astigarragako Udalari.
- Aurreko urteetako isunak anulatzeko proposamena.
- Beste organoen jardueraren jarraipena.
- Eskari-galderak.